XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ideiarekin urtzen bait da estereotipua, eta gehien-gehienetan ideiatzat hartzen dugu.

Garbi-garbi dago hemen, finkatzen du Sehaff-ek, hitzen tirania.

Sehaff-ek ideologia militanteaz zer deritzan ere ongi uler diteke argitasunon ostean.

Gure fobiak eta zaletasunak, dio, gure grinak eta atxikimenduak, higuinak eta eraspenak, gehien-gehienak aldrazko edo kolektibuak dira, ta gizarteari zor dizkiogu.

Ez ditugu horiek beti kausitu bezalaxe geureganatzen, noski: usu aipatutakoa da, eskubitar sutsuaren semea ezkertiar ohil gertatzen dena.

Baina halare determinatu antzean gabiltza geure bizitza guztian, eta gizagintza... izan behar du gure bizitzak.

Eta geure kate ta loturak ezagutu beharko ditugu lehen-lehenik, hortarako: estereotipuak erantzi, ideiak argitu.

Horixe da ideologia militantekoak inola nahi ez duena, ta horregatik haren intelektualenganako errezeloa.

Schaff-ek ba daki intelektualak ere ez daukala sokratismotan jostatzerik: argitzea ez da dena, eta dena argitzerik ere ez dago.

Amaren esnearekin batera edoskitzen dugu hizkuntza; betiko markatzen gaituzten maitasun ta gorrotoak, estereotipuak eta ideiak.

Laister asma diteke, ikusbidez, poloniar umeak aurkituko duen alemaniarraren estereotipua ez dela eskierki maitekorra izango.

Kondairak horixe eraginda! Bai noski, baina gerora kondairari eragiten diona ere bai, eta hein berean, gizartearen eta bere jokabide sozialen determinatzaile bat.

Horrela, ideiak eta estereotipuak bereizten saiatu beharrak ez dauka bukaerarik, eta kondairazko batasun horregatixe, gure iritzien bitan batetik printzipioen garbitasun zientziazkoa ta bestetik estereotipuen arruntasuna xehe-xehe ta ilez-ile bakantzeko grina ez da intelekualkeria ta pedanteria besterik.

Schaff-ek, halare, ez du idarokitzen egin beharraren eta noraino haizu denaren mugarik.

Horrenbestez iragan gintezke, Schaff-ekin batean, ideologiak ikustera.

Ideologiak, ez dago esan beharrik, ez dira ideia hutsik, ezta estereotipu-sarerik bakarrik ere.

Berez, ideien sistimak dira; baina horrez beste, ideologia guztia zehar hedatzen dira estereotipuak ere, ideiekin batera.

Ideologiaz aditu, ideia bakanak ez baino baliogo-sistima batetan oinharritzen den eta gizonaren nahiz gizartearen helburu sozialak epaitzen dituen mundu-ikuskera aditzen badugu, hizkuntzak ideologiaren baitan daragien ezpairik ez dago.

Ez estereotipuen bitartez bakarrik, baina hoen bidez ere bai, eta abantail hainitz ba dute hoek, beren argitasun eta indarrengatik (azterketarako).

Esaten genuen, ba, ideologiak bere altzora jasotzen duela estereotipua.

Schaff-ek gehiago esango du: estereotipua ez da berez eta beharrez ideologiaren atal osakairik, baina de fakto ez dago estereotipurik gabeko ideologiarik.

Eta adibide hau dakarkigu: humanismo sozialista ideologia bat da, gizartearen helburuez epaitzen duena, gizonaren eta gizartearen jarduera ta jokabideei buruz irakaspen bat ba duena orobat, etab.